Adimen anitzeko pedagogia


SARRERA:
Zibilizazioaren hastapenetan pentsamendua eta sentimenduak estuki lotuta agertzen dira. Grezia klasikoan ere, ezagutzaren, filosofiaren, erlijioaren, emozien eta giza alderdien arteko mugak ez daude argi. Errenazimentuan aldiz, zientziak eta bizitzak bide desberdinak hartzen dituzte. Frantziar iraultzan, arrazoia nagusitzen da. Industria iraultzatik zientzia eta logikak garrantzi haundiagoa izan dute intuizioa, kreatibitate eta kontzeptu holistikoek baino. Era digitalean ordea, bereizte honek ez du zentzurik jada.

Howard Gardner, 1943an, Pensilvanian jaiotako psikologo eta pedagogoak adimen anitzen teoria formulatu eta garatu zuen. Giza burmuina urte askoz ikertu ondoren Harvard-eko unibertsitatean “Proyecto Zero” delakoan, inteligentziaren definizioaren mugak zabaldu zituen, ez zen arrazonamendu logikoarekin bakarrik identifikatu behar, giza portaeraren beste eremu batzuetara zabaldu behar zen. Bere iritziz, inteligentziak arazoak konpondu eta  berriak sortu behar ditu, irtenbideak bilatu, produktuak sortu eta zerbitzu baliotsuak eskeni esparru kulturalaren barruan.


Bere teoria formulatzeko, genetika, neurologia, antropologia, psikologia eta hezkuntza aztertzen ditu gizakien bilakaeran zehar. Giza adimena, gaitasun nabari autonomoen multzoa da, adimen anitzak deiturikoa. Bere liburan Estructuras de la mente. Las inteligencias múltiples (1983) adimen anitzen deskribapena egiten du eta hasieran zazpi, gero zortzi eta ondoren bederatzigarren bati buruz ere hitz egiten du. Adimen intrapertsonala, interpertsonala, hizkuntzarako adimena, logiko-matemikoa,  ikus-espaziala, musikala, kinestesikoa, naturistikoa eta existentziala.


Adimen intrapertsonala, nork bere burua ulertzeko gaitasuna izango litzateke. Adimen interpertsonala aldiz, besteak ulertzeko eta beraiekin elkarreragiteko gaitasuna. Hizkuntzarako adimena, hizkuntza modu egokian erabiltzeko, hau da, ideiak edo sentimenduak ahoz eta idatziz adierazteko gaitasuna da. Logiko-matematikoa, alde batetik, operazio matematikoak, problemak, hipotesiak, ondorioak, argudioak,... prozesatzeko trebetasuna, eta bestetik, pentsamendu logikoa erabiliz, patroi abstrakto eta konplexuen arteko harremanak antzemateko gaitasuna da. Ikus-espaziala, batetik, irudien bidez pentsatzeko eta ideiak grafikoki jartzeko trebezia, bestetik, espazio antolakuntza irudikatzeko eta eraldatzeko gaitasuna da. Musikala, musika formak hauteman, bereizi, eraldatu eta adierazteko gaitasuna. Kinestesikoa,  gorputzaren bidez ideiak eta sentimenduen informazioa jaso eta adierazteko trebezia. Naturistikoa, natur mundua, bizia, landareak, animaliak ... ulertzeko trebetasuna. Azkenik,  existentziala, nor garen, nondik gatozen eta nora goazen galderak planteatzen dituena.


Gardner-ek beti interes haundia izan du bere teoria eskoletan aplikatzeko. Ikaslea ulertu, eta bere ikaskuntza prozesua hobetzeko ariketa egokiak proposatuz. Bere teoriaren aplikazioa hezkuntzan posiblea da adimen anitz hauen gehiengoa curriculumeko arlo desberdinekin lotu daitekeelako.


Izan ere, Delors txostenean La educación encierra un tesoro (1996) ikus dezakegu hezkuntzak, pertsona bakoitzak garapen globala lortzen lagundu behar duela. XXI. mendeko erronkei aurre egiteko, oinarrizko lau zutabeen garapena sustatu behar du: ezagutzeko, egiteko, batera bizitzeko eta izateko ikasi.


Esperientziak:


1.Reggio Emiliako haur eskolak
Loris Malaguzzi, eskola hauen sortzailea denaren hitzetan, haurrak ehun mintzaira ditu, ehun esku, ehun pentsamendu,  hitz egiteko eta jolasteko ehun pentsamolde, aurkitu, asmatu eta amesteko ehun modu. Pentsamendu hauek Los cien lenguajes de los niños deituriko liburuan agertu zituen (Hoyuelos 2004). Gizakiaren, eta bereziki haurren ahalmen anitzen uste sendotik abiatzen da. Bere ustez, haurra adimen eta fantasiaren arteko esploratzaile nekaezina da eta eskola hontan, egoera zailei aurre egin, esperimentatu eta bere buruari galdetzen diote ulermenaren arrazoi eta nabaritasunen bilaketan.


2.Adimen anitzak Montserrat Eskolan
Bertan, Gardner-ek proposatutako inteligentziaren definizioa erabiltzen dute ikaslegoaren ulermena hobetu eta beraien trebetasuna hobetzeko helburuarekin gaitasun hau lortu, landu eta garatzeko aukerak eskainiz. Ikaskuntza pertsonalizatua izango dute bertako ikasleek, guztiek desberdina, eta prozesu honen jarraipena egiteko sistema erabiliko dute irakasleek ikasle bakoitza momentu bakoitzean non dagoen jakiteko eta hurrengo pausoak zein diren erabakitzeko.


3.Waldorf Micael eskola: gorputzaren eta artearen bidea
Las Rozas, Madrilgo auzoan kokaturik dagoen Espainian sortutako lehen eskola da, 1979. urtean zehazki. Alemanian sorturiko Waldorf eskolen sareko partaidea da. Hezkuntza integral eta humanistaren alde egiten dute apostu, gizakiaren garapen osoa, hau da, gorputza eta adimena, zientzia eta artea, hezkuntza emozionala eta espirituala kontutan hartuz. Eginez ikasten dute. Iraskaslearen zeregina, ikasleek bidean aurkitu ditzaketen oztopoak kendu eta bere gaitasunen garapena bultzatzea da. Eskola honen berezitasun nagusiena, inteligentzia artistikoa da. Adin guztietako ikasleek artearekin egiten dute lan eta honek, edozein diziplina lantzeko balio du.


4.Haurrentzako filosofia
Pau Vila de Esparraguera eskolan (Bartzelona), “Zein naiz ni?” galderaren inguruan eztabaida bat  sortzen da lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasle talde batean. Unitate didaktiko hau, Filosofía 3-18 izeneko programaren barruan aurkitzen da. Beste autonomia erkidegoetan, Haurrentzako filosofia izenez ezagutzen da. Bertan, ikasleak dira filosofia klaseak egiten dituztenak pentsamendu global eta interdiziplinarra azaleratzen delako.



GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza Jomuga (I)


Artikulu honetan Howard Gardner zientzialariari eta bere teoriari  buruz, zehazki Adimen Anitzei buruz hitz egiten da. Hasieran, psikologiako zientzialariaren biografiari egiten dio erreferentzia, bertan honek eginiko ikerketak eta argitalpenak azaltzen dira; Frames of Mind, Multiples intelligences...esaterako.


Gainera, hurrengo lerroetan Adimen Anitzen teoria zertan datzan eta haren printzipioak agertzen dira; adibidez, adimen bakoitza moldagarria dela, eta beraz, irakats daitekeela. Horrez gain, Gardnerren teoriak hezkuntza mailan izan dituen ekarpenez hitz egiten da, bereziki, hezitzaileen artean kuriositate asko zabaldu duen teoria izan denez, kalitatearen hobekuntzan eragina izan duen alternatiba teoriko eraginkorrenetakoa bihurtzeari buruz.


Azkenik, Gardnerrek eta bere jarraitzaileek, hezkuntza sisteman eragiten duten aldagaietatik gehien aztertu dituztenak azaltzan dituzte, konkretuki, heziketa helburuak, estrategia didaktikoak, eduki kurrikularrak, ebaluazioa, hezitzaileak eta ikasleak, eta bukatzeko, gurasoak eta komunitatea.



GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza Jomuga (II)


Howard Garnerden Harvard Unibertsitateko Zero Proiektuko lan taldeak Adimen Anitzen teoriaren inguruan hainbat proiektu psikohezitzaile martxan jarri dituzte. Garrantzitsuenak Spectrum, Arts PROPEL eta Practical Intelligences for School (PIFS) dira.


Spectrum proiektua Haur Hezkuntzako umeekin egin zen, haiek hartu eta zeuzkaten adimen anitzak ikertu zituzten, etapa horretako kurrikulumera egokitutako jardueren bidez.


Arts Propel proiektuan Bigarren Hezkuntzako haurrak hartu zituzten. Proiektuaren hiru helburu nagusiak PROPEL hitzak biltzen ditu: PRO (production), PE (perception), eta azkenik L (learning). Ikasleek ez dute lan konkretuen gainean lan egiten, baizik eta gai garrantzitsuak proiektu bihurtzen dituzte.


Practical Intelligences for School (PIFS) proiektuaren helburua irakasleek eskolan haien ikasleei munduan eta haien bizitzan zehar arrakasta izateko gakoak irakastea da. Ikasten ari direnaren zergatia, nola ikasi modu efektibo batean, ikasketa prozesuak eta estrategiak, etab.


Azken finean bere teorian kontraesan batzuk agertzen direla kritikatzen da, kontzeptuak kultura bateko ideologia eta balioen baitan daudela, teoria oinarritzen den zenbait kriterio nahiko lausoak direla eta bukatzeko ezin direla musikala eta kinestesikoa adimen bezala hartu, talentutzat jotzen baitira.


Ondorioz, gaitasunak banandu daitezkeela eta haien artean independenteak direla esan dezakegu, baina gaitasun orokor bat ere badago. Gaitasunei independentzia ematen dien alderdi orokor horri zuzendutako kritika asko jaso ditu Gardnerrek. Horregatik teoria gehiago behar dira hau egiaztatzeko edo deuseztatzeko. Hala ere, Gardnerren teoriak hezkuntzan izan duen arrakasta ezin dugu ahaztu.




Redes. De las inteligencias múltipleas a la educación
Howard Gardner-ek goitik behera aldatu zuen psikologia adimen anitzen teoriarekin, eta ez zela lehenengoa izan horren inguruan hitz egiten uste du. 2011.urtean “Premio Principe de Asturias de Ciencias Sociales” jaso zuen eta hori jaso ondoren egin zuen elkarrizketa hau Eduard Punsetekin. Elkarrizketa honetan adimen anitzei, teknologia berriei eta umeak hezitzeko modu berri eta pertsonalizatuei buruz hitz egiten da. Bi auzi daude bere lana desberdin egiten dutenak. Alde batetik, irizpide batzuk epaitu daitezkela adimen anitzakotzat hartzen direnean. Bestetik, adimen hitza erabiltzen du talentu ordez.


Adimen bakoitzeko ordenagailu bat dago burmuinean; ordenagailu horren funtzionamendua azkarra eta eraginkorra bada, ez du akatsik egingo eta ona izango zara gauza guztietan. Erdizka funtzionatzen badu, gehiengoaren artean egongo zara. Azkenik, poliki eta akats askorekin funtzionatzen badu, ergela zarela esan nahiko du. Adimen anitzak ordenagailu independenteak dira, eta bakoitzak ardura bat du.


Gaur egun, irakasleak gidari bihurtu beharko dira, honek esan nahi du denek jakin behar dugula zerbait ikasleei buruz, ikasleek beraien buruari buruz eta gurasoek norberaren buruari buruz ere. Pertsona batek zer ikasi behar duen erabakitzeko denek batera egiten dute lan. Bestalde, denek ikasi behar dituzten gauza batzuk daude, baino ez modu berdinean.


Teknologia berriek errealitate bat ekarri dute ikasgelara garapen pertsonalerako. Horrela bakoitzak aukeratzen du zer ikasi  nahi duen irakaskuntza berea eginez.







Colegio Presentación de Maria Ikastetxearen web orria

Web orri hau, Donostiako Colegio Presentación de Maria ikastetxearena da. Ikastetxe honetan, proiektu desberdinak garatzen ari dira eta proiektu horietako bat, Howard Gardner-ek proposatutako Adimen Anitzen teoriaren garapena da. Bertan, adimen anitzen teoriaren deskribapen labur bat aurki dezakegu, adimen bakoitzaren ulermena errazteko.
Howard Gardnerrek proposatutako adimenaren definizioa aurkitu dezakegu; adimena,  kultura baterako edo batzuetarako baliagarri diren ekoizpenak sortzeko edo arazoak konpontzeko ahalmena da. Adimen anitzen teoriaren barruan, adimen musikala, gorputz adimena edo adimen zinetikoa, hizkuntza adimena, adimen logiko-matematikoa, adimen
espaziala, pertsonarteko adimena, pertsonaren baitako adimena, adimen naturalista eta adimen existentziala edo espirituala bereizten dira.


Web orrialdearen atal honetan, ikastetxeko Haur Hezkuntzako 3-6 urte bitarteko zikloko irakasleek, metodologia aldatzea erabaki eta Adimen Anitzen teoriari jarraituz ikasleek proiektuak landuz nola ikasten duten ikusi dezakegu. Bertan diotenez, proiektu hauen gaiak, motibazio handiagoa eta ikasle eta familien partaidetza lortzeko, beraien interesen eta gertuko ingurunearen arabera aukeratzen dira. Proiektu bakoitzaren deskribapena eta ikasleek egindako bideo interesgarriak ikus daitezke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina