SARRERA:
Talde kooperatibo batean, ikasleak haien artean laguntzen dira beren helburu indibidual nahiz komunak lortzearren, interdependentzi positiboa lortuz, batak besteari eragiten baitio. Bakoitzak bere erritmora aurreratzen du, irakasleak eta gehienbat ikaskideek erakusten dietenarekin batera handitzen diren ahalmenen arabera. Maila guztietako ikasle heterogeneoak osatutako taldeko lanak ezinbestekoak dira hezkuntza mota honetan.
Ikaskuntza kooperatiboa gela barruko ekintzak antolatzeaz arduratzen da ikaskuntzaren esperientzia sozial eta akademikoa bihurtzeko. Ikaskuntza kooperatiboa norbanakoen arteko elkarrizketa, elkarbizitza eta elkartasuna garatzeko modu eraginkor bat da: ikasleak motibatuak daude haien ikaskuntza lortzeko eta besteen lorpenak areagotzeko.
Ikaskuntza kooperatiboaren bultzatzaile nagusia John Dewey pedagogoa izan zen. Honek, interakzioaren eta laguntzaren bidez gela barruko ezagutzak garatzeari garrantzi handia eman zion.
Pedagogiaren aburuz, erlazio handia dago ikaskuntza kooperatibo eta kolaboratiboaren artean. Ikaskuntza kolaboratiboari dagokionez, ikasleak dira haien ikaskuntza diseinatzen dutenak eta haien ikaskuntzan eragiten duten hainbat erabaki ezberdinen kontrola mantentzen dutenak. Ikaskuntza kooperatiboari dagokionez berriz, irakaslea da diseinatzen duena eta ia osotasunean interakzioen egituraren kontrola eta lortu behar den emaitza mantentzen duena.
Ikaskuntza kooperatiboaren elementuak talde heterogeneoetan oinarritzen dira, hainbat ekintza gauzatzeko lan instrumentuak beharrezkoak dira, gelatan interakzioak berezko modu batean gertatzen baitira. Irakaslearen jarduera talde hauek dituzten zalantzak argitzea eta orientatzea da borondatezko pertsona batez lagundurik. Hauen eginbeharra taldearen partaideen arteko laguntza eta interakzioaren kalitate eta kantitatea estimulatzea izango da, gehien dakien ikasleak gainontzekoei irakasten diela ziurtatuz. Horrela, bai azaltzen duenaren eta baita entzuten ari direnen ulermen maila handitu egiten da, baita enpatia, autoestimu eta konplizitatea ere.
Haurretan zentratzen den pedagogia da hau, hots, eskola da umearen arabera moldatu behar dena eta ez alderantziz. Hobetzen diren umearen aspektuak ugariak dira: elkarren arteko interakzioa, elkarlaguntza, autoestimua, autonomia, erantzunkizuna, errespetua, zailtasunak gainditzea edota arrakastaren espektatibak errealagoak izatea.
Ikaskuntza kooperatiboko oinarrizko ideiak honela defini daitezke:
-Elkarrekiko mendekotasun positiboa: Beharrezkoa da komunikazio gaitasun egokia sustatzea taldean, produkzioak kolektiboki burutzeko.
-Norbanakoaren erantzukizuna: Taldearen emaitza kideen behaketa indibidualaren ondorioa izango da.
Beharrezkoa da emaitza konkretu bat lortzeko eta ekintzak gauzatzeko puntu hauek aurreikustea eta prozedura argi edukitzea edozein lan etapetan. Laguntza emateak edo jasotzeak ez du lan ikaskuntza hobetzen, hau edukitzeko beharra izateak baizik eta horrela behar hau komunikatzea eta lortutako laguntzarekin lan propioa osatzea. Horrela lan kooperatiboak komunikazio gaitasunaren garapenean, lankidetzan eta pentsamenduaren malgutasunean esku hartzen du.
Kooperazioaren helburu nagusia Eskola Inklusiboa sortzea da. Hau guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Honen helburua pertsona guztientzako arrakasta ziurtatzea eta kalitatezko hezkuntza baten bidez eskola porrota gainditzea da. Horretarako, ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza prosezua aberasten dutelako. Eredu inklusiboan ikasle guztiak pertsonalki zein sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, ahalmenaren arabera. Eskola inklusiboak beraz, hezkuntza integral bat eskeintzen digu, haurrak eduki akademikoak eta baloreak eskuratzen dituztelako, garapen sozial eta pertsonala indartuz.
Inklusioak hezkuntza konpentsatzailearen politikari aurka egiten dio. Honen arabera eskolak ez du zailtasunak dituen ikaslearen defizita konpentsatu behar, jasotzen duten hezkuntzaren hobekuntzan eta eskolaren transformazioan eragin baizik. Ikasleak klase komun batean eta kurrikulum komun batekin eskolaritzaren eskubidea bermatzen du. Modu eraginkorrena askatasuaren, justiziaren, solidaritatearen eta kooperazioaren baloreak transmititzea da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina