Pedagogia kritikoa


SARRERA:

Pedagogia kritikoa, ikasleak usteak eta praktikak zalantzan jartzera gonbidatzen dituen ikasketa modua da. Kontzientzia kritikoak teoria eta kritika sustatzeko talde batean datza.Autore asko dira pedagogia kritikoaren prozesu eta sendotzean parte hartu dutenak, hala nola, Paulo Freire Brasileñoa, Michael Apple, Henry Giroux, Basil Berstein,  Paul Willis, Peter McLaren…

Paulo Freire irakaskuntza eta hezkuntzaren pentsalari garrantzitsuenetako bat da.  Bestalde Henry Giroux Estatu batuarra  garrantzitsuak izan diren 50 irakasle eta pentsalari modernoen artean aurkitzen da, teoria hezitzaileetan, pedagogia kritikoan zehazki.
Pedagogia kritikoaren arloan irakaslea ikasleek praktika zapaltzaile modura ezagunak direnak zalantzan jartzera gidatzen ditu, taldekako edo bakarkako erantzun askeak bilatuz.Pedagogia kritikoaren lehen helburua ikasleak bere burua zalantzan jartzean datza, prozesu sozialeko kide bezala. Hau egin ondoren, ikaslea gizartea inperfektua dela ohartzen da, gainontzekoei zabalduz gizartearen errealitatea alda dadin.
Paulo Freire: (1921-1997) Brasil, Arrezife. Letrak ikasi zituen eta filosofia eta historian doktoratu zen. Paulo Freirek irakasle eta ikasleen arteko harremanarentzat bide berri bat zabaldu zuen eta bere ideiek mundu osoko prozesu demokratikoan eragina dute.  Bere metodoak herriaren kultura du oinarritzat.
Horretaz gain, idazlea ere bazen. Bere liburuetan aspektu poetiko eta zientifikoak nahasten ziren. Bere liburu aipagarrietako bat La educacion como practica de la libertad (1969) da.  Bere esaldi famatuetako bat honako hau da: “Premisa muy freiriana: nadie educa a nadie, nadie se educa a si mismo, los hombres se educan entre si mediatizados por el mundo; porque nadie ignora todo, nadie sabe todo.”
Peter McLaren: Pedagogia kritikoaren aitetako bat bezela ezagutzen dena , Marx-en teorian eragin argia izan du, kapitalismoaren aurkako obra eta analisi asko gauzatu baititu.Bere lan ezagunenen artean “Pedagogia kritika y postmodernidad”, “Pedagogia critica, resistencia cultural y la produccion del deseo” eta “Hacia una pedagogia critica de la formacion de la identidad postmoderna” aurkitzen ditugu.

Michael Apple : 1942ko abuztuak 20en jaio zen,  pobrea baina politikoki aktiboa zen familia batean, Partersonen, New Jersey.  Ameriketako langile mugimendu erradikalenetako bat gertatu zen bertan. Bi gau eskoletara joan zen batxilerra gauzatzeko ezin izan zuelako unibertsitatean ikasi arazo ekonomikoengatik.  Aldi berean, herriko inprenta batean eta nekazal eta herri eskoletan irakasle bezala aritu zen lanean. Neomarxismo kultural gramszianarraren arrastoak jarraitzen ditu. Gizartearen eta hezkuntzaren eraldaketan konprometitutako soziologo bat da.



Henry Giroux: 1943ko Iraiak 18an jaio zen, Providence herrian, Rhode Island. Langile klaseko familia batetik dator. Pedagogia kritikoaren sortzaileetako bat izan zen Estatu Batuetan eta idazlea ere bazen. Sexismo, arrazismo eta klase opresioaren aurreiritzien inguruan sentibera egin zen.
Bere teoria beste hainbat autoreren teoriekin dago osatua (Marx, Freire, Willis, Frankfurt eskola…). Eskolak eremu publiko demokratiko bezala begiesten ditu ikasleei irakasten hizkuntza kritiko, posibilitate eta demokraziaz.   35 liburutik gora idatzi ditu, 200 artikulutik gora argitaratu eta beste liburu edo artikuluetan ehunka kapitulu idatzi ditu.

Basil Berstein: (1924-2000) Londreseko famili judutar imigrante batean hezi zen. Britainiako soziologo ospetsuenetako bat da.  Hezkuntzaren soziologiari egin zizkion ekarpenengatik da ezaguna. Bere obra etengabeko elkarrizketa batean oinarritzen da Pierre Bourdieu-renarekin. Bere tesian erreproduzitzaileak interesa transmisioan zentratzen du, bere ustez ezinbestekoa dena transmisio eta komunikazio prozesuan gertatzen den bitartean. Bere teoria “teorias del deficit” bezala ezagutzen da.

Paul Willis:
1950ean jaio zen, Wolverhamptom herrian. Literatura klasikoa ikasi zuen Cambridge-n eta filosofiako doktoratua jaso zuen Birminghamen. 80ko hamarkadan gazteen politikako asesore bezela jardun zuen eta 90eko hamarkadan medio, komunikazio eta ikasketa kulturaletako  buru bezala aritu zen.
1988an obra garrantzitsu bat egin zuen “Aprendiendo a trabajar” izenez ezagutua, soziologia eta pedagogia kritikoaren gertaera garrantzitsu bat eratzen duena. Obra Ingalaterran egin zen.


¿Por qué es importante el género en la Pedagogía Crítica?
Autorea: Consol Aguilar
Laburbilduz, artikulu honek beharrezkoa ikusten du pedagogia kritikotik hezkuntza erreformen esparruan, bai teoria eta bai praktikan, generoa ezartzea ezberdintasun sozialen transformatzeko elementu bezala, horrela, jakintza, ahalmen eta generoaren arteko harremanaren bidez transformazio horiek lor daizteke ( Adibidez, feminismo dialogikoa).
Teoriatik praktikara pasatzeko pausua ez da erraza. Jada badira hainbat indikadore estatistiko non generoak banatu egiten diren, baina autoreak hori beharrezkoa ikusten du errealitatearen analisiak egiteko generoaren ikuspegitik eta egoera ikusi eta baloratu ahal izateko. Azkenean, desberdintasuna dago emakume eta gizonen artean errekurtso eta aukerei dagokionean, datu estatistikoek diotenez.
Bestetik esaten duena da, generoa, irakasle kritikoek ahaztu behar ez duten konpromisua dela. Beharrezkoa ikusten du utopiaren balioa berreskuratzea gizartearen transformazioaren motor bezala, hizkuntza kritikoak lagundurik. Ahaztu behar ez dugun gauza hezkuntza erreforma eta berrikuntzen ideala bizi garen gizarte honetan aukeren berdintasuna errealitate bihurtzea dela da.




HEZKUNTZA ETA ERALDAKETA SOZIALA
Zertarako hezi nahi dugu dagoena erreproduzitzeko edo eraldatzeko? Pedagogia kritikoak dioen bezala, autore hauek hezkuntzak eraldaketa soziala bultzatu behar duela diote, arrazoi hauengatik: eredu sozioekonomikoa eraldatu beharra dago gehiengoaren esplotazioan oinarritzen den sistema delako; kapitalismoa eraldatu behar da etengabeko hazkundea behar duelako eta horrek muga egiten du muga fisiko naturalekin; jendarte eredua aldatzea komeni da aberastasun ekonomikoa eta botere kontzentrazioa bultzatzen duelako; eraldaketa soziala bultzatu beharra dago jendarte eredu honek desberdintasun soziala handiak sortzen dituelako. Beraz hezkuntza sistemaren lehentasuna eraldaketa sozialaren beharrez kontzientziatzea izan beharko luke.
Paulo Freire, Michael Apple eta Henry Girouxek defendatzen zuten moduan, hezkuntza erresistentzia eta eraldaketa tresna izan daiteke. Paulo Freirerentzat zapalduen indartze eta askatze prozesuan lagun dezakeen tresna da hezkuntza. Henry Girouxentzat proiektu politiko zabalago baten barnean kokatzen den borroka da eta Michael Apple-en ustez genero eta arraza-etnia ezberdintasunaren aurka borrokatzen ari direnek erakutsi dute, posible dela gizarte demokratikoago bat. Freirek zioen hezkuntza izaera politikoa duela neutraltasuna ezinezkoa baita, hezitzailea jendartearen partaide baita. Henry Girouxentzat ere hezkuntza praktika moral eta politikoa da, zeren hezkuntzak beti eskatzen du etorkizunaren ikuspegi bat.
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/003/2015-10-28/hezkuntza_eta_eraldaketa_soziala.htm


PEDAGOGIA KRITIKO BAT UNIBERTSITATEAN
Nicole Blondeau eta Annie Couëdel
Proiektuen pedagogiaren aparailuak ikasleen errealitate zehatzean eta haien inguru sozialean duen finkapenagatik bereizten da. Hauek aurrera ateratzen dituzten proiektuek barnealde eta kanpoaldean hausturarik ez egotea galarazten du eta egoera pedagogikoei artifizialtasunetik irtetea errazten die: lengoaia tresna bezala erabiltzen da haiek eraldatu nahi dituzten aparailu sozial horietan esku har dezaten. Bizitza unibertsitarioan eta haratago parte hartzea jokoan dagoena zalantzan jartzea eramaten ditu ikasleak, posizio bat onartzea, politikako xake horretan toki hobe bat hartzera eta izpiritu kritiko bat garatzea, erabat beharrezkoa dana demokrazian.
http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4782159

PEDAGOGIA KRITIKOA

Leonardo Vidal Araya
Pedagogia kritikoa hezkuntza sistema aldatu nahi duen proiektu bezela azaltzen da, momenturarte dagoen hezkuntza erabat aldatzeko joera duena. Paulo Freire, latinoamerikan erreferente garrantzitsuenetako bat bezela ezaguna dena, pedagogia honen oinarrien bultzatzailea da   hezkuntzaren praktika askatasunaren helburutzat hartzen duen tesiaren funtsarekin.
Ikaskuntzaren kontzeptu tradizionalak ikasketa kontzeptu netrala eta transparentea dakar, pedagogia kritikoan aldiz, botereari, politikari eta historiari loturiko kontzeptuetan oinarritzen da.
Freireren ideien helburua, prozesua hastear daudenen edo prozesuan daudenen gaitasunak jakintza horiek edukitzea da. Beste pedagogo kritiko batzuen ikuspegia edo ideia, hala nola, Henry Girouxena eta Peter McLarenena irakaslearen prestakuntza oainarritzat duen proiektu politiko baten proposamena da. Horretarako kultur politika bezela, irakaslearen hezkuntza kurrikuluma, irakaslearen intelektual izateko gaitasunean sinistean oinarritzen da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina