SARRERA:
Eskola ezaguera hezkuntza erreformak eta Curriculum diseinuak egokitzen joan da. Curriculum diseinua lanaren zatiketa sozialean finkatzen da, eta bere ezaugarri nagusiak banaketa eta isolamendua dira.
Ezaguera honek esperimentatu duen garapen itzela diziplinazko espezializazioaren esparruan gertatu da. Garapen hau sakabanatuta dago. Ikuspuntu sozioekonomikotik lanaren zatiketa sozial eta teknikoaren efektuak ezin dira saihestu eta honek irakaskuntzan bere isla du.
Curriculumeko historialariek, XVII. mendeko eskola britainiarrean ezagueren eta goiko edo beheko diziplinen arteko bereizte Curricularra osatzen hasi zela erakusten dute. Euren analisiak irakaskuntzako berritzaileek ezagueraren teoria garatu zutela erakutsi du, klase sozialeko pentsamolde-mota desberdinak talde sozial desberdinetara bideratuz.
Diziplinaren eta ezaguera integratu- globalizatuaren bidea luzea eta konplexua izan da.
Ezaguera honen lehen apustua Alejandria-ko eskolan gertatu zen. Ikerketa eta irakaskuntza zentro bat zen. Bertan, aritmetika, gramatika , medikuntza , geografia , musika eta astronomia nahasten ziren. Gizakiaren eta sozietatearen izaera multidimentsionala azpimarratzen zen eta dimentsio historikoek elkar eragiten duten errealitate desberdin, kontraesanezko eta aldakorrak frogatzen zituzten.
Diziplinartekotasuna eta ezagueraren globalizazioa aldarrikatzen duten egile asko mugimendu aurrerakoietan eta heziketa-berrikuntzakoetan inplikatuta daude.
Hiru proposamen globalizatzaile garatzen dira, hauek euren eskoletan esperimentatu eta ondoren, beste zentro batzuetan aplikatzen dira.
Proposamen hauek honako egileek garatu zituzten: Ovide Declory, John Dewey eta Celestin Freinet.
Ovide Declory: Bere interesguneen metodoa L'Ermitage-ko Belgikako eskolan entsaiatu zuen, “bizitzaren bidez bizitzagatik” lemaren bidez sortu zen. Bere tesia, haurrak inguratzen dituen ingurunearen hautemate osoan finkatzen da.
John Dewey: Eskolan emandako kilpatric proiektuan inspiratutako ideiak izan zituen. Bere lema “eginez ikasi” da. Hori dela eta, ikasleen aplikazioaren bitartez ikasketa prozesuaren alderdi guztiak jorratzen dituzten proiektuetan antolatzen da.
Celestin Freinet: Adierazpen librea jorratzen du. Honek, gutxi gorabeherako kalkulu esperimentalen bidez haurren bizipenak eta era naturalean ikasitako ezaguerak eman daitezela lortzen du. Bere eskola ikerketa eta testuinguruan kokatutako espazioa bihurtzen da. Bertan, jarduera indibidual eta kolektiboak bateratzen dira. Zentro askok Freinet- en aztarnak jarraitu dituzte.
Lan proiektuei buruz hitz egiten ari garenean aipatzekoa da ezagutzaren integrazioa, kontzeptu generiko bat dela, oso zabala dena eta aldi berean nahasgarria izan daitekeena.
Eskolaren ikuspegi berria politikarekin lotuta dago. Demokrazia erradikalaren kontzeptua garatzen da, bertan herritarrak eta ikasleak izango dira erabakiak hartuko dituztenak. Ikasketa irekien komunitate baten bila doa ikaskuntza, pertsonok besteekin eta besteengandik ikasten dute - Ikerketa azaleratua. Curriculum gizarteratu baten alde daude, erabakiak elkarrizketaren fruitu. Ezagutzaren perspektiba estimulu ikertzaile baten alde konplexutasuna bilatuz.
Elkarrizketa kulturalak ezagutza eta kulturaren arteko elkarrizketa bat mantentzea dela planteatzen du. Ikastea erlazionatzen da elkarrizketa kulturalarekin. Elkarrizketa honetan, zubiak gertatzen dira gizakiarengan batez ere beren zentzumenen artean. Ikasleak izango dira elkarrizketa hau bideratzen dutenak eta konexio emozional bat eskaintze dute. Elkarrizketa kultural guztietan elkarrizketa narratiboa gertatzen da bukaeran.
Galderak eta hipotesiak partekatzean ez da gauza bera lan proiektu bat lehen hezkuntzako ikasleekin planteatzea edo ikasle garatuagoekin lan proiektu bat egitea. Nahiz eta gaiak zerikusia eduki ez dituzte iritziak partekatzen. Batez ere elkarrizketen ikerketan erreparatu behar direla diote hauek ondo ulertzeko, zehazki galderez beteriko elkarrizketa bat izan behar da.
Proiektuak enfokatzeko era azken urte hauetan nolakoa izan den ikusteko bost esperientzia azalduko ditugu. Horretarako proiektuen sortzaileek nola gauzatu zituzten azalduko dugu, lehenengo biak haur hezkuntzan ematen dira eta besteak berriz lehen hezkuntzan.
Lehenengoa, “ Velazquez tiene dos Z” deitzen da. Honek, “Las Meninas”-en koadroa aztertuarazi zien ikasleei. Hauek burura etortzen zitzaizkien ideiak esan behar zituzten. Irakaslea harrituta geratu zen ikasleen erreakzioekin, haurrek ideak nola azaltzen zituzten ikusita.
Bigarrenak, “De la mano de los voladores misteriosos” izena du. Irakasleak elezahar japoniar bat kontatzean du. Istorio honekin ikasleak hunkitu eta istorioan egiten duten berdina egitera erakartzen ditu.
Hirugarren proiektuak “Relaciones entre saberes” izena du. Honen helburua ikaslea eskola praktika, ezagutzaren adar desberdin eta eskolan egiten diren gertaeraz jabetzea da. Horretarako ariketa batzuk proposatzen ditu. Hasieran zaila egiten zaie. Lortzen dutenean, interesgarriak eta politak iruditzen zaizkien gauzak askotan zailak direla eta hauetaz asko ikasi daitekeela konturatzen dira.
Laugarrenean, “¿Cómo vamos a ser iguales?” deiturikoan, irakasleak ikasturte hasieran galdera bat egiten die ikasleei. Ikasturtea aurrera doala berriro galdera hori egiten die. Ikasleen erantzunak ezberdinak dira, hori aztertuz, beraien sorkuntza ikertu zuen. Ikerketa proiektu sakon eta interesgarria lortu zuten.
Bosgarren proiektuak, “¿Es real la realidad?” izena du. irakasleek ikasleak erakusketa batera eramaten dituzte argazkiak aztertu eta hausnarketak egitera. Argazkien egitura aztertuz, egiazkoak diren edo manipulatuak dauden esan behar dute.

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) estrategia didaktiko bezala.
Ondorengo testu hau Ordiziako Jakintza ikastolako irakasle batek idatzia da. Eskola horretan proiektuetan oinarritutako sistema pedagogikoa erabiltzen dute eta hauek dira beraien helburuak:
- Norberaren errealitatea, gizartearena eta naturarena zentzu kritikoan ulertu eta gero era eraginkorrean eraldatzeko gai izan daitezen.
- Bizitza osorako beharko dituzten hezkuntza konpetentzia orokor hauek lor ditzaten: ikasten eta pentsatzen ikasi, komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, norbera izaten ikasi, egiten eta ekiten ikasi.
- Helduen bizitzan sartu eta gizartean partaide eraginkor izango diren herritarrak izan daitezen.
Proiektuen garapen eta ebazpenean oinarritutako metodoetaz hitz egiten denean hezkuntzaren ikuspegi konstruktibista bati buruz ari gara. Bertan ikasleek euren ikaskuntza prozesuen gaineko ardura hartzen dute eta egoera errealetan oinarritutako zereginen ebazpenerako euren ezagutzak eta trebetasunak jokoan ipintzen dituzte.
Guztiak dira metodologia aktiboak, ikaskuntza kooperatiboan oinarrituak eta adimen anitzen garapena bilatzen dutenak. Proiektu astun eta luzeek ikasleen interesa eta motibazioa ahultzeko joera zeukaten, beraz, ikasleek konplexutasun maila desberdineko proiektuak gauzatzea eskertzen dute.
POIaren ezaugarriak zehazterakoan, aitzindaria den Buck Institue For Education erakundeak zer dioen aztertzea da egokiena. Kaliforniako erakunde honek denbora asko darama POIaren oinarriak aztertzen eta irakasleen esku baliabide ugari ipintzen.
Hauek dira erakunde honek POIrentzat zehazten dituen ezaugarri orokorrak:
- Lantzen diren edukiak ikaslearentzat esanguratsuak eta nabarmenak dira, egoera eta arazo errealak aurkezten baitituzte.
- Jarduerek ikasleei zehaztu zaien arazoa ebazteko beharrezkoa duten informazio bilatzeko aukera ematen diete, baita euren ezagutza propioa eraikitzeko aukera ere.
- Gaitasunak eskuratzeko aukera ahalbidetzen du, baita ikaskuntza autonomo eta etengabeko hobekuntzarekin erlazionatutako trebetasunak.
Ikaslearen autonomia eta bere ikaskuntza prozesuaren gaineko ardura areagotzen du.
Elkarlanean oinarritutako trebetasunak garatzeko aukera dute ikasleek.
Goi mailako prozesu kognitiboak mobilizatzen ditu. Ikasle nahiz irakasleengandik gehienetan baztertuak izaten diren curriculum ezkutuaren edukiak landu eta helburuak lortzeko oso baliagarriak dira.
http://ikteroak.com/proiektuetan-oinarritutako-ikaskuntza-pbl-estrategia-didaktiko-bezala-ezaugarri-orokorrak-ii/
PROIEKTUENTAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
POWERPOINT-A
Powerpoint hau aukeratu dugu geure gaiaren puntu nagusiak zehazki azaltzen baititu. Lehenik eta behin, gaiaren azalpen orokor bat ematen digu, hau da, errealitatean oianarritutako ikaskuntza eredu bat dela eta honetan ikasleek bizitzarekin duten proiektuak, planifikatu, garatu eta ebaluatu egiten dituzte.
Ondoren, proiektuaren hiru ardatz nagusiak azaltzen ditu, hauek, pentsamendu kritikoa, komunikazioa, eta lankidetza dira, azkenfinean ikasleek beraien gaitasunak garatzeko (lankidetza, proiektuen plangintza,komunikazioa, erabakiak hartzea eta denboraren kudeaketa), jakin mina pizteko eta benetako arazoen inguruan eraikitzea da, gainera beraiek izango dira protagonistak . Hau guztiak helburu ezitzailea izango du.
Azkenik, proiektua nola gauzatu behar den aurkezten digu, lehenengo gauza arazoa bilatu eta proiektuaren deskribapen orokor bat eta bere helburua idaztea dela adieraziz, gero, jarduaren zehaztapenak eta proiektua garatzeko beharrezkoak izango diren arauak argitzea izango da gida bat eginez. Azkenik, partaide bakoitzaren eginkizuna zerrendatu eta bukatzerakoan, ebaluatzeko era nolakoa izango den zehaztu, gehienetan lehenik auto ebaluazio bat egiten da, gero elkarren arteko ebaluazio bat adostu eta azkenik irakasleak egin ohi du ebaluazioa.
Powepoin hau Maite Goñi Irakaslea eta IKT aholkulari pedagogikoa Mondragon Unibertsitatean hitzulia da baina testuaren idazle originala Veronica Vazquez da, pedagogian doktoratua dena.
http://es.slideshare.net/euskaljakintza/proiektuetan-oinarritutakoikaskuntza
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza - Antzuolako herri eskola:
Txosten honetan ikusi dezakegunez, Antzuolako herri eskolako metodologian oinarritzen da eta Xabier Arregik egindako proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren tesia aurkezten dut.
Arregik, “eredu” hitza aukeratzen du eskolako esperientzia erakusteko eta antolatzeko. Bere aburuz ez dute eredu itxia erabiltzen, kontrakoa baizik, eredu guztiz irekia da non ikasleak jakintzaz elikatzen dira. Antzuolako Herri Eskolan proiektuak nola lantzen zituzten aztertzeko asmoz hasi zen Arregi. Bere tesian, hiru galdera erantzuten saiatu zen DBH-ko ikasleekin: 1.-Zer pentsatzen dute Antzuolako Herri Eskolaren hezkuntzaren inguruan? 2.-Nola antolatzen dira ? 3.-Nola funtzionatzen dute euren egunerokotasunean?
Azken bolada ezagun egiten den korronte batekin lotu dezakegu Antzuolako Herri Eskola esaten du Arregik: soziokonstruktibismoa. Taldeko bizitza eta pentsamendua, eraikitzen josteari poliki-poliki deitzen zaio soziokonstruktibismoa
Antzuolako Herri eskolak gizarte eredugarri bat haien modura irudikatzen dute.
- Antolaketa: Hezkuntza ulertzeko dituzten printzipioen araberakoa da antolaketa. Aldi berean, beste eskola bat izango litzakeen egitura dauka.
- Egunerokotasunean:Gai globalen bidez egiten dute lan Antzuolako Herri Eskolan, ondoren azpigaiak aukeratzen dituzte ikerketa lantzeko asmoz. Behin gai nagusia edukita, poliki-poliki egiten dute barneratze bidea, honek egiten du haurraren interesetik abiatzea. Hurrengo, gaia lantzerako orduan, proiektua martxan jartzerakoan sozializazioa jorratzen dute.
- Hezkuntza, aurraren eskubidea: Antzuolako Herri Eskolan, kontuan izaten dute lehen printzipioa haurraren ongizatea bermatzea dela. Arregik esaten du, hezkuntza haurrarentzat eskubide bat dela eta eskubide hori erantzunez jardun behar duela.
Zenbait ereduetan berehala okertzat jotzen dituzte erantzun batzuk baina Antzuolan, ordea, ez. Ekarpen guztiak onartzen dira. Komunitatera irekiriko eskola da Antzuola eta gurasoen parte-hartze handiena bilatzen da hezkuntza eta familia bata egiteko, horrela haurraren eskolaren interesa areagotu dezaketelako gurasoek, haiek interesa jartzen dutelako.
Ideologia: Pedagogian oinarritutako sistemak erabiltzen ditu, zehazki haren tesia Antzuolan erabilitako metodologiari buruzko adierazpen pedagogikoa egin zuen. Hezkuntza inklusiboaren eboluzioaren alde egiten du, hezkuntza inklusiboaren berrikuntza lortzeko asmoa.
Antzuolako eskola aztertu zuen bere tesian oinarritutako sistema eta metodologia erabiltzen zutelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina