SARRERA:
Errealitateari
begiratzeko modu bat baino gehiago daudela erakusten digu zientziak.
Garai batetik gaur egun arte hezkuntza izugarri garatu da gizartean
gertatu diren aldaketa kultural eta teknologikoen eraginez. Horrek
ziurgabetasun handia sortu du, eta hainbat taldetan ezintasuna eta
indarkeria piztu ditu sarritan oso kontziente ez garen beldurren eta
aurreiritzien eraginez.
Horrela,
haurrek, familiek eta eskolak esperientzia hori nahasmenaren
segurtasun ezarekin bizitzen dute, eta ezbai horrek sortzen dituen
emozioak maneiatzeko erremintak behar dituzte.Testuinguru
historiko horretan eta heziketaren esparruko galdera horiei
erantzuteko sortu da Pedagogia Sistemikoa.

“Maitasun
ordena” izeneko lege batzuetan oinarrituz eta familia giza sistema
moduan hartuta, (familia bera, talde sozialak, instituzioak …),
giza sistema osatzen dutenen harremanen arteko desoreka konpontzea du
helburu nagusia. Horrekin batera, gizaki bakoitzak gizartean duen
posizioa ulertzen saiatzea eta bere garapenean oreka bilatzea izango
litzateke lege hauen xedea.
Gizaki
bakoitzak bere posizioa mantentzen du jaio den momentu beretik,
egunerokotasunaren interakzioaren bitartez osatzen dugularik
gizartea. Familia, sistema ireki batek osatzen du, non funtzionatzeko
lege batzuk sortzen diren senideen artean modu kontziente edo
inkontzientean. Familiarteko batengan ematen den aldaketak, sistema
osoarengan du eragina , izan ere, modu natural batean talde sozial
eta familiarteko sistemek auto-zuzenketa prozesu bat mantentzen dute
biziraupen modura. Beraien artean eta beste sare sozialen bidez,
talde , komunitate, klan … ezberdinak sortzen dituzte.
Hauen
arteko elkarreraginaren aberastasunaz baliatzen garen bitartean, era
berean liskar eta borroka ezberdinek gugan eragina dute desoreka
sortuz. Desoreka honek sistema osoan eragin zuzena du, nahiz eta
askotan pentsatzen dugun arazoa norbanakoarengan dagoela eta ez
taldean edo inguruan. Arazo hauek aztertuz eta familia sistemarengan
oinarrituz, arazoen jatorria nondik datorren ezagutu dezakegu. Arazo
horiek aurreikusiz eta landuz, gatazka eta borroka ugari saihestu
zitezkeela ikusi zuen pedagogo Alemaniarrak.
Familia
kostelazioetan dauden legeak, (Maitasun-ordenak), instituzioen oreka
eta funtzionamendu egokia sortzea helburu dutenez, pertsona bakoitzak
bere tokia, eta zereginak (rol-ak) bete behar ditu, adina, hierarkia…
irizpideen arabera. Hiru lege bereizi zituen:
- Jabetza: Komunitatearen partaide guztiek, kontziente izan behar dira: gizarte-talde baten partaideak direla lotura indartsu baten bitartez, eta ez aldizkako loturen bitartez eta kolektiboaren balioez. Ezinbestekoa da lotura sendo hau gizabanakoan.
- Eman-jaso: Oreka sendoa egon behar da nahitaez. Elkarekintza bide-onetik ateratzean, hau da, soilik eman eta bueltan ezer ez jasotzean, oreka apurtu egiten da, ondoeza, frustrazioa eta beste hainbat egoera desegoki sortuz.
- Hierarkia eta eginkizuna: Hierarkia bat, (mailaketa bat), beharrezkoa da, baina Pedagogia Sistemikoak ez du zatiketa garrantziaren arabera egiten, baizik eta arduraren eta lortu nahi diren helburuen arabera.
Modu
honetan, hezkuntza arloan aplikatzen aitzindarietako bat Marianne
Franke irakasle eta terapeuta izan zen, sistemak norbanakoarengan
duen eragina eta bizitzaren ikasketa prozesu modu ordenatua uztartuz,
garapen pertsonal, afektibo eta sozialaren hobekuntza lortu
daitekeela azaldu zuena.


Espainian,
Pedagogia Sistemikoaren bideratzaile nagusienak: Carles
Parellada
eta
Mercé
Traveset
dira.
Carles
Parellada, Irakaslea, psikomatrizista eta terapeuta sistemikoa da.
Esperientzia luzea du irakasle eta aholkulari moduan, eta gaur egun
hainat ikastetxetan ari da superbisio lanetan. Zenbait libururen
idazketan parte hartu du, hala nola, “Raíces,vínculos y alas. Una
pedagogía de la abundancia”

Mercé
Traveset, irakaslea eta psikopedagogoa, Pedagogia Sistemikoaren
hedapenean erreferentea da eta irakaslegoaren formakuntzarako
ikastaroak eta aholkularitza eskaintzen ditu. “Pedagogia sistémica,
fundamentos y práctica”
CARLES PARELLALDA
Carles Parellada Enrich, ICE Bartzelonako unibertsitate autonomoko irakasle da Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan. Honetaz gain, Pedagogia Sistemikoko diplomaturaren koordinatzailea da (Institut Gestalt de Barcelona).
Hurrengo bideo honetan Carles Parelladak emandako hitzaldi bat entzuteko aukera izango duzue. Berak dioenez, Pedagogia Sistemikoak garrantzi handia izan du bere maisu lanetan. Pedagogia honen ezaugarri batzuk azalduko ditu, bere esperientzian lagungarri izan zaion moduan. Adibidez, ez dagoela gaizki edo ongi dagoen ezer, ezta errealitate bakar bat ere. Bere ustez, Einsteinek zioen bezala, dena erlatiboa da.
MERCE TRAVESET
Bartzelonako Psikologia Humanistako institutuan ikasitako terapeuta, Gazte eta Haurren inguruko Psikoanalisian masterra eskuratua, baita psikopedagoga eta logopeda ere. Batecs zentruko zuzendaritza kargua du gaur egun.
Hurrengo bideo honetan Merce Travesetek emandako hitzaldi bat entzuteko aukera izango duzue. Pedagogia Sistemikoaren oinarriak azaltzen ditu familiak hezkuntzan duen garrantzia azpimarratuz. Iada hainbat eskolatan praktikan jarri dela dio ( Espainian zein Latino Amerikan). Tutore bakoitzari dagokion haur kopurua murriztu egiten dela dio, horrela familia eta eskola arteko erlazioa estuagoa izan dadin.
PEDAGOGIA-SISTEMIKOA PRAKTIKAN:
Legazpiko Oripavi -Bizitzarako Orientabidea- elkarteak irakasleei, gurasoei, zein gazteei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu.
Oripavi elkartea orain lau urte sortu zen Legazpin, bost lagun elkartu eta bizitzari buruz hausnartzen hasi zirenean. Bertan, beste herri askotan bezala, gurasoek une jakinetan hartzen dituzten jarreren inguruan «gabeziak» daudela ohartu ziren. Gabezi horiei erantzun asmoz, komunitatearentzako lana egiteko asmoarekin jaio zen, batez ere gurasoei eta irakasleei begira.
Pedagogia Sistemikoa lantzen dute helburu horiek lortzeko. Kontzeptu berria da Euskal Herrian, baina poliki-poliki zabaltzen ari dena. Familia sistemak, eskola sistemak eta gizarte sistemak transmititzen dutenaren bidez irakasten den «pedagogia berritzailea » eta «bizitzarako guztiz baliagarria»da.
Pedagogia Sistemikoak gelako eguneroko egoerak, arazok edo gatazkak bideratzeko laguntza ematen du. «Pedagogia ikusteko beste modu bat da»,. Eskola, gizartea eta familia sistematan antolatuta daudela hartzen du abiapuntutzat, eta sistema horiek aztertzen ditu. Horretarako erabiltzen duen tresna Familia Konstelazioa da.
PEDAGOGIA-SISTEMIKOAREN ESKOLA:
Hezkuntzak orain arte, logikaz pentsatzera eta analisi bidez ulertzera bideratu gaitu: gertakariak ataletan bereiztera, hori bai, ondoren elkartzeko. Pentsaera honek ordea, ez du balio sistemetan aplikatzeko, pertsonak eta gertakariak ez baitabiltza logikaren arauen arabera.
Hezterakoan, oso garrantzitsua da tartetxo batez globalizazioa ahaztea, eta indibidualitatean zentratzea. Kontuan hartu behar da zerk definitzen gaituen pertsona gisa; hau da, finean, amalurrari, gure kulturari eta gure arbasoei lotzen gaituzten bizi-loturek definitzen gaituzte pertsona gisa. Eta bizi-lotura hauek, partekatzen jakin beharko genuke, bai gure bizitzaren osotasunean baita hezkuntzan ere.
Pedagogia Sistemikoaren Eskolak bere begirada ordenean du, eta Euskal Herrian hamar urtez ikerketan jardun du. Ikerketetan zehar, testuinguru ezberdinetan kokaturiko hezkuntza eskaera eta behar ezbedinei erantzunez jardun du, hain zuzen ere, eskola, gizarte eta familia arloetan.
Gur egun, ikastetxe, gizarte laguntzarako zentru, hezitzaile eta hezkuntza zein terapia eskuhartzera bideraturiko laguntza zentruz osaturiko sarea du bere baitan. Sare hau guztia, Master formakuntza egina duten zazpi promozioek eta gaur egun Pedagogia Sistemako eskolan trebatzen daduen 85 ikasle inguruk bermatzen dute
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina