SARRERA:
Pedagogia honen adibide garbiena Summerhill eskola da.
Hau da, haur bakoitzak bere burua prest ikusten duenean, ikasteari ekingo dio bere motibazioaz baliatuz betiere helduen errespetua eta ulermena izanik.
Pedagogia honi dagokionez, garrantzitsuena ez da jakintza, sentimendua baizik. Pedagogia honen aitzindari nagusiak Rousseau eta Tolstoi izan ziren, hezkuntza haurraren ontasunaren garapen naturala dela esanez (haurra jaiotzetik ona da eta gizarteak gaiztotzen du).
Garrantzia handia ematen zaie biltzarrei, hauek eskolako arauak, arazoak.. konpondu eta finkatzeko balio baitute, eskolako partaide guztien iritzia kontuan hartuz (ikasle, irakasle, familiak nahiz langileak). Hortaz, irakaslea autoritatetzat hartu beharrean, laguntzailetzat hartu ohi dute, ikasleak bideratuz eta hauen askatasuna errespetatuz.
Eskola hauetan ez dago ordutegi ezta ikasgai finkorik eta gela batean adin desberdineko ikasleak daude. Gainera, batzuetan taldeak sortzeko garaian, ikasleak nahi izanez gero, edozein momentutan aldatzeko aukera dute, hau ikastola txikiak izatearen abantaila izanik. Honi esker, gertutasun erlazioak sortzen dira haunditze masiboak saihestuz.
Nahiz eta eskola hauen funtzionamendua onartua izan, gizarteak askotan ez ditu ondo ikusten. Beraien ekonomia beraz, gurasoen menpe dago, horrela irakasleen soldatak ere ohiko eskoletakoenauk baino baxuagoak izanik.
Eskola mota hauei dagokienez, hainbat esperientzia aipatu beharra dago:
- Hezkuntza demokratikoaren sare internazionala: David Gribblek mota honetako eskola-sare bat bultzatu zuen, nun bi eskola aitzindari dauden: Sudbury Valley School (Massachusetts, Estatu Batuak) eta Nueva Cultura La Cecilia (Monte Vera, Santa Fe, Argentina). Hauen helburua, errespetua bultzatzean datza, konkretuki helduen eta haurren artekoa.
- Hezkuntza askeko sarea: Hezkuntza mota honetan bi eskola nabarmentzen dira: La Caseta (Bartzelona) eta El Roure (Mediona, Catalunya). Espazio honetan, heldu, haur eta profesionalek proiektuak elkarbanatuz eta hauen inguruan hausnartuz hezkuntz paradigma berriak aurkitzen saiatzen dira.
- Hezkuntza askearen elkartea: Honetan, gurasoek haurrek etxean ikastea bultzatzen dute (Homeschooling). Hau, Estatu Batuetan hasi zen zabaltzen eta ondoren Espainiara iritsi zen, baina legeek inoiz ez onartzean, beharrezkoa suertatu zaie haurrei hezkuntza jasotzeko eskoletara joatea.
Horiez gain, hiru esperientzia berezi egon dira:
- Paideia eskola librea (Merida, Extremadura): esperientzia hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia tradizio anarkikoa jarraitzen duela da.
- O Pelouro (Galizia): Hemen, hausnarpen kritikorako, formazio dinamikorako eta berrikuntza praktikorako gonbidapena egiten da. Bertan, ezintasunak dituzten haurrak aurki ditzakegu.
- “Proyecto Integral León Dormido” (Ekuador): Hau krisiaren ondorioz gurasoen lanaldia luzatzean, haurrei ematen zieten laguntza faltagatik sortu zen. Hortaz, espazio hauetan haurrek askatasun osoz jardun zezaketen, autonomoki bizitza alternatibo bat izateko aukera edukiz, bai imaginazio bai hausnarketa zirela bide.
ESKOLA EZ-DIREKTIBOEN HAZKUNTZA KATALUINIAN
Geroz eta eskola ez- direktibo gehiago sortzen ari dira zentru publiko konbentzionalak ordezkatuz. 2-6 urte bitarteko haurrak dauden Xauxa Xica eskola da pedagogia honen erabiltzaileetako bat.
Gaur egungo gure eskolatan era “ordenatu” batean dihardute haurrek, baina eskola askeetan berriz, ohiko eszenatokia ez da bera: haur bat irakurtzen ari den bitartean bestea abesten ari da, beste bat irudi geometrikoekin jolasean... Irakaslearen ustetan haur bakoitzak interesa duenean pasa behar baitu denbora, eta interes eza edukiz gero, hobe ezer egiten ez egotea.
Hortaz, hezitzaileak ez ditu aginduak ematen, “begirale” lana egiten du, haurrek garapen ebolutiboari dagozkion beharren eta esperimentazioen bitartez ikasten baitute (“Beharrezkoa da haurren kezkak zeintzuk diren jakitea, honi buruzko jarduerak egin eta ikasleek hortaz ikas dezaten” ).
Familiei dagokienean, logistikari dagozkion arloak lantzen dituzte. Hala nola, apal bat jarri, teilatua konpondu... baina azken finean, beren rol garrantzitsuena beren seme- alaben garapen prozesuan bide- lagun izatea da. Hortaz, eskertzekoa da beren partaidetza, baina gaur egun, eskolan familien asistentzia mugatzea erabaki da, batzuetan haurrak ez dakielako zeini jarraitu, hezitzaile edo gurasoei.
Pixkanaka, pedagogia mota hau hezkuntza publikoan erabiltzen hasia da eta momentuz, “eskola biziak” deitu daitezkeen 4 daude. Encants eskola da horietako bat.
Hemen kurrikuluma betetzen dela dio zuzendariak, baina beren ñabardurekin ( “Kurrikulumarekin ados gaude, baina ez erakusteko moduarekin; ez zaigu ZERa inporta, NOLA baizik!”).
Eskola ez-direktiboak asoziazioak izanik, gurasoek mantentzen dute beren kuotekin (170 euro hilabetean).
Kurtso amaieran Encants eskolako atean elkartu ziren gurasoak pedagogia mota hori defendatzeko honako hau esanez: “ Eskolan ikasitako zertaz gogoratzen naiz? Ezertaz. Nire seme-alaba berriz, etxera ikasi duenarekin poz- bizian etortzen da”.
PEDAGOGIA EZ-DIREKTIBOAK
Hezkuntza transmititzeko hainbat era daude: autoritarioa, demokratikoa, autogestionarioa… Pedagogia tradizionala autoritarioa eta indibidualista da eta horren alternatiba moduan sortu ziren pedagogia modernoak. Bertan sartzen da Karl Rogers-en pedagogia ez-direktiboa.
Ez direktiba hitzak autoritate eta maisutza orori uko egitea eskatzen du. Baina Rogersek honako hau proposatzen du: “bezeroan zentratzea, bera da subjetua”, hau da, gertutasuna, berezko presentzia, beste pertsona baten hazkuntzaren zerbitzura jartzen dena. Horrez gain, pedagogia ez-direktiboa orientazio bat izanik, adin eta zirkunstantzien arabera moldatu behar da.
Hezkuntzako ez-direktibitatea ikaslearen autodeterminazio gaitasunaren onarpena eta irakaslea ikasketen erraztaile gisa ikustea adierazten du. Irakasteak bere behar eta klima afektibo lagungarriaren arabera ikasleak expresio librea izatea esan nahi du, ulermen, onarpen eta errespetuaren bitartez.
Irakaskuntza hau posible izateko, hainbat tresna erabiltzen dira: kontratua, ikaslearen baliabide flexible moduan, segurtasuna eta ardura enmanez honi askatasun atmosfera batean, ikerketa, eta autoebaluazioarekin. Gainera, Ikaslea subjetu aktibo eta eraikitzailea izateko bere ikaskuntza prozesuetan, metodo sortzaileetan, lan irekietan planteamendu globaletan eta testuinguru ezberdinetan oinarritzen da.
Bertan, pertsonaren garapena aurrera eramatea bilatzen da, gizarteko bizitza egoki bat izateko. Horrezgain, bere eguneroko bizitza aurrera eramateko gai izan behar da.
Hezkuntzaren papera ikaslearen gaitasunak erlazionatu eta hierarkizatzea izango litzateke.
Irakasleak, irakaskuntza errazteko hainbat baldintza bete behar ditu:
- Berezkotasuna: ikasleekin bera den bezelakoa agertu behar du, naturaltasun eta transparentziarekin. Horrela ikaslea beragan fidatzea eta askatasunez hitz egitea lortzen du.
- Onarpena: ikasleak onartu behar ditu bere gaitasun eta alde txarrekin, ikasleari autodeterminazioa eta konfidantza emanez.
- Ulermen enpatikoa: irakasleari ikaslearen tokian jartzea ahalbidetzen du, beren ikuspuntutik pentsatu eta arazoak aztertzeko, ikaslea izango balitz bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina