SARRERA:

Pedagogia honen aitzindari
nagusiak Rousseau eta Tolstoi izan ziren, hezkuntza haurraren ontasunaren
garapen naturala dela esanez (haurra jaiotzetik ona da eta gizarteak
gaiztotzen du).
Eskola mota honetan ikasterako garaian ingurune natural, sozial
eta kulturalez baliatzen dira erlazio, emozio, sentsazioak… lortzeko.
Gela tradizionalak
ekideteko harresirik gabeko gelak bilatzen dira, familia-giroa lortuz. Horrez gain,
garrantzi berezia ematen zaio ingurune naturalei (basoak, zelaiak, mendiak….).

Eskola hauetan ez dago
ordutegi ezta ikasgai finkorik eta gela batean adin desberdineko ikasleak
daude. Gainera, batzuetan taldeak sortzeko garaian, ikasleak nahi izanez gero,
edozein momentutan aldatzeko aukera dute, hau ikastola txikiak izatearen
abantaila izanik. Honi esker, gertutasun erlazioak sortzen dira haunditze
masiboak saihestuz.
Nahiz eta eskola hauen
funtzionamendua onartua izan, gizarteak askotan ez ditu ondo ikusten. Beraien
ekonomia beraz, gurasoen menpe dago, horrela irakasleen soldatak ere ohiko
eskoletakoenauk baino baxuagoak izanik.
Eskola mota hauei
dagokienez, hainbat esperientzia aipatu beharra dago:
·
Hezkuntza demokratikoaren sare internazionala: David Gribblek mota honetako eskola-sare bat
bultzatu zuen, nun bi eskola aitzindari dauden: Sudbury Valley School
(Massachusetts, Estatu Batuak) eta Nueva Cultura La Cecilia (Monte Vera,
Santa Fe, Argentina). Hauen helburua, errespetua bultzatzean datza, konkretuki
helduen eta haurren artekoa.
·
Hezkuntza askeko sarea: Hezkuntza mota honetan bi eskola nabarmentzen dira: La Caseta
(Bartzelona) eta El Roure (Mediona, Catalunya). Espazio honetan, heldu,
haur eta profesionalek proiektuak elkarbanatuz eta hauen inguruan hausnartuz
hezkuntz paradigma berriak aurkitzen saiatzen dira.
·
Hezkuntza askearen elkartea: Honetan, gurasoek haurrek etxean ikastea
bultzatzen dute (Homeschooling). Hau, Estatu Batuetan hasi zen zabaltzen
eta ondoren Espainiara iritsi zen, baina legeek inoiz ez onartzean, beharrezkoa
suertatu zaie haurrei hezkuntza jasotzeko eskoletara joatea.
Horiez gain, hiru
esperientzia berezi egon dira:
- Paideia
eskola librea (Merida,
Extremadura): esperientzia hau besteengandik bereizten duen ezaugarri
nagusia tradizio anarkikoa jarraitzen duela da.
- O
Pelouro (Galizia): Hemen, hausnarpen
kritikorako, formazio dinamikorako eta berrikuntza praktikorako gonbidapena
egiten da. Bertan, ezintasunak dituzten haurrak aurki ditzakegu.
·
“Proyecto Integral León
Dormido” (Ekuador): Hau krisiaren ondorioz gurasoen lanaldia luzatzean,
haurrei ematen zieten laguntza faltagatik sortu zen. Hortaz, espazio hauetan
haurrek askatasun osoz jardun zezaketen, autonomoki bizitza alternatibo bat
izateko aukera edukiz, bai imaginazio bai hausnarketa zirela bide.
IVAN ILLICH y EVERETT REIMER O LA DESESCOLARIZACION
70eko hamarkadan Ivan Illich eta Everett Reimerrek hezkuntza mundua aldatzen dute. Lan horietan eskolaren esentzia eta funtzioaren aurka jarduten dute eta errealitatetik kanpo dagoela argudiatzen dute. Erakustea jakitearekin eta konpetentzia titulazioarekin nahasten direla diote, eta, curriculumak duen indarraren ondorioz, norberaren gaitasunen garapena alde batera uzten da, helburua doktrinamendua baita. Analisi honek emaitza erradikal batera eramaten ditu: eskolak ez baldin badu balio ez da aldatu behar, deuseztatu baizik. Eskolarentzako alternatiba proposatzen dute: eskolaz kanpoko sareak. Sare hauek pertsona bakoitzari aukera berdinak emango zizkion bere interes berdinak dituzten pertsonekin informazioa konpartitzeko. Deseskolarizazioak eskola monopolioarekin amaituko luke eta gainerako pertsonekin informazioa konpartitzea bultzatuko luke. Eskolaz kanpoko sareak hirutan banatu zituen:
- Objektu sarea: hauek ikasketa formalerako informazioa eta prozesua eskuragarriak izatea ahalbidetzen dute. Leku desberdinetan aurki daitezke: liburutegietan, museoetan, laborategietan, fabriketan, aireportuetan… etab
- Ezagutzak partekatzeko kideen sarea: 1. gai bati buruz ikasten hastean zure egoera berdinean dagoen pertsona batekin harremanetan jarri eta bakoitzak ikasketa prozesuan izan dituen esperientziak konpartitu, horrela, ikasketa prozesua hobetu eta azkartu nahi da. 2. Gai jakin batean gaitasunak dituen pertsona batek besteen zerbitzuan jartzen ditu, horiek erabiltzen ikas dezaten.
- Adituen sarea: gai baten inguruan aditua den pertsona batek bere jakintzak, irakasle moduan arituz, gainerako pertsonen zerbitzura jartzen ditu.
http://www.mecd.gob.es/dctm/revista-de-educacion/1976-242/re24208.pdf?documentId=0901e72b8181e398
Hezkuntza formala eta ez formala gerturatzen! / Educación formal y no formal
Hezkuntza ez da soilik ikasmahai eta liburu kontua, are gehiago, gure gizartean, hezkuntza ez-formalak eragin handia du guregan.
Hezkuntza formalean irakasleek ez dute malgutasun handirik haien programak moldatzeko, gobernuak finkatzen duelako zer ikasi behar duten estatuko ikasle guztiek, eta honek lan mundua lehenesten du garapen pertsonalaren gainetik. Interes politikoak hezkuntzaren atzetik daudela ikusi dugu, baina interes ekonomikoa ere badago hezkuntza arloan. Titulu guztiek dirua balio dute, egia da laguntza jasotzen dutela botere ekonomiko handirik ez duten familiek, baina argi dago dirudunagoak direnek aukera gehiago izango dituztela beren seme-alabak ikasketetan urrunago iristeko.
Hezkuntza formalak, ez-formalarekin ezberdintasun handiak ditu, nabarmenetakoak irakasteko teknikak, hezkuntza formalean informazioa pilatzen delako soilik, eta ez-formalean esperientzietatik ikasten delako, hezkuntza formalean gertatzen diren lehiakortasun eta indibidualismoa eta hezkuntza ez formalean ematen diren talde lan eta adiskidetasuna.
Hezkuntza ez-formalak, ikasleen parte hartze handiagoa baimentzen du, pertsona erdigunea izanik, eta ez formazioa. Hezitzaileek nahi dutena irakasten dute inolako programari jarraituz. Hezkuntza mota honen berezitasuna eskolatik kanpo jasotzen dela da.
Hezkuntza formala eta ez-formala oso urrun daude bata bestearengandik eta hezkuntza ez-formalaren eginkizuna aitortu gabe bigarren plano batean dago gaur egun. Dena dela, ez dira aurkariak, osagarriak baizik. Pertsona berdinekin lan egiten dute eta helburu bera dute biek, heziketa on bat bermatzea.
FRANCESCO TONUCCI
Francesco Tonucci 1940 jaiotako psikopedagogo italiarra da. Haurrek gizartean duten paperari buruzko liburu bat idatzi zuen, bere ustetan, eskolak umeek beren egunerokotasunean bizitzen dutena kontuan hartu behar da, gelan lanketa bat egin ahal izateko. Etxerako lanen aurka dago, umeek askatasun gehiago behar dutela bultzatzen du, eta haurrek duten jakintzan arreta jartzea beharrezko ikusten zuen.
HIRI HEZITZAILEA
Hiri hezitzailea Tonuccik gogor defendatzen duen proposamena da. Bertan bilatzen dena, hiria, estimuluz eta hezkuntzarako errekurtsoz betetzea, eta hau hiritar guztientzat eskuragarri egotea, modu honetan, hiritarrek etengabeko ikaskuntza jaso dezaten.
Hiri hezitzaileak, barnean hartzen ditu hezkuntza prozesu formalak, ez formalak eta baita informalak ere. Eskolen eta inguruaren arteko elkarrizketaren garapena eta zehaztapena bait da. Horrela, disziplina logika tradizionalarekin amaitzeko, eta planteamendu globalizatzaileak eta disziplinarik gabekoak probatzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Hiri Hezitzaileen Elkarte Internazionalak (AICE) 2004ean emandako definizioaren arabera, hiri hezitzailearen egitasmoa, hiritarren bizitza barne hartzen edo integratzen duena da. Tokiko administrazioez gain, erakunde eta elkarte publiko zein pribatuei dagokie egitasmo hau; eta zentzu hezitzailean eta elkarlanean politikak eta jarduerak garatzea dute helburu. Azken finean, eginkizun honen asmoa, hiritarren bizitza kalitateari eragitea da, hiritarren izaera eta demokrazia parte hartzailearen eta solidarioaren balioak zainduz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina